Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2022ko otsailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
812

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, prozedura batzuk hasteko erabakiaren jakinarazpenari buruzkoa.

Aipatu iragarkia Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legea hausteagatik izapidetutako hurrengo zehapen-espedienteei buruzkoa da.

Ahaleginak eginik ere adierazitako erabakia zuzenean jakinarazi ezin izan denez gero, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Jakinarazten da hamabost (15) eguneko epea izango dela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazio, dokumentu eta informazio guztiak aurkezteko eta, hala badagokio, froga proposatzeko, baliatu nahi diren baliabideak zehaztuta.

Halaber, ohartarazten da adierazitako epean prozeduraren hasieraren edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez bada prozedurari hasiera emateko erabakia ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango dela, adierazitako 39/2015 Legeak 64. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Azkenik, adierazten da argitaratzen den egintzaren testu osoa eta espediente osoa interesdunen eskura daudela Uraren Euskal Agentziaren egoitzan (Boulevard eraikina. Gamarrako Atea kalea 1.A - 11. solairua. 01013 Vitoria-Gasteiz), aztertu eta ezagutu ditzan.

Hori guztia argitara ematen da interesdunak jakinaren gainean egon daitezen, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 7a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala