Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2022ko otsailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
797

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 8koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko urriaren 27ko Aginduko laguntzen onuradun-zerrenda jendaurrean jartzekoa. Agindu horrek 2021erako nekazaritza-azpisektorearen dibertsifikaziorako laguntzetarako deialdia egin zuen, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremuan, minimis laguntzen erregimenaren pean.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko urriaren 27ko Aginduak 2021erako nekazaritza-azpisektorearen dibertsifikaziorako laguntzetarako deialdia egiten du, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremuan, minimis laguntzen erregimenaren pean.

Agindu horretako hamargarren erabakiak ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpenaren bidez.

Hori dela eta, ebazpenak onuradunei jakinarazi zaizkie, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren apartatuan xedatutakoarekin bat etorrita (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko urriaren 27ko Aginduak araututako laguntzen onuradun-zerrenda argitaratzea, guztiek ezagut dezaten. nekazaritza-azpisektorearen dibertsifikaziorako laguntzetarako, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremuan 2021eko ekitaldiko deialdia egin zuen agindu horrek, minimis laguntzen erregimenaren pean.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 8a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

ERANSKINA
NEKAZARITZA-AZPISEKTOREAREN DIBERTSIFIKAZIORAKO LAGUNTZAK, EKOIZPENAREN ERALDAKETARI EDO KALITATEARI LOTUTAKO BERRIKUNTZAREN EREMUAN, MINIMIS LAGUNTZEN ERREGIMENAREN PEAN
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala