Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2022ko otsailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
796

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 31koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Azkoitia, Urretxu eta Zumarragako udal-mugarteetan (Gipuzkoa) dagoen Buruzai Parke Eolikorako administrazio-baimena eskatzeko lehia prozedura.

Espediente-zk.: 20-GEY-2021-00018.

AURREKARIAK

1.– 2021eko azaroaren 3an, Green Capital Development 65 SLU enpresak aldez aurreko administrazio-baimena eskatu zuen Azkoitia, Urretxu eta Zumarragako udal-mugarteetan (Gipuzkoa) dagoen Buruzai Parke Eolikoaren proiekturako.

2.– Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak 4. artikuluan ezartzen dituen ondorioetarako, eskaera hori jendaurrean jarri zen, lehiarako beste eskaera batzuk aurkezteko aukera emateko. Iragarkia argitara eman zen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2021eko abenduaren 10ean, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2021eko abenduaren 15ean.

3.– Arauz ezarritako epean ez da aurkeztu lehiarako baimen-eskaera gehigarririk.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan, energia elektrikoa ekoizteko parke eolikoak eraikitzeko aurretiazko administrazio-baimena eskatu behar da, eta honako dekretu hauek ezartzen dute hori: Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak, 21. artikuluan; abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak (energia elektrikoko instalazioak garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta horiek baimentzeko prozedurak arautzen dituenak), 115. artikuluan, eta maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duenak).

2.– Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariak, 115/2002 Dekretuak ematen dizkion eskumenak baliatuz, honako hau:

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Aukeratzea Green Capital Development 65 SLU enpresak aurkeztu duen aurreproiektua Azkoitia, Urretxu eta Zumarragako udal-mugarteetan (Gipuzkoa) dagoen Buruzai Parke Eolikorako, aurkeztu den bakarra izan delako.

Bigarrena.– Green Capital Development 65 SLU enpresak 115/2002 Dekretuak 7. artikuluan ezartzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du sei hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, aldez aurretiko administrazio-baimena izapidetzeko.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industriako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, horrela ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 31.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URKIAGA URKIZA.


Azterketa dokumentala