Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2022ko otsailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
752

IRAGARKIA, Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkariarena, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak emandako zehapen-prozeduren hasiera jakinarazteko dena, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurriei dagokienez.

Ezinezkoa izan da zehapen-espedienteak irekitzeko erabaki horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

1.– 15 egun balioduneko epea dago, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, espedientea aztertzeko, Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia / San Sebastian); bere defentsarako egokitzat jotzen diren alegazio, agiri eta informazio guztiak aurkezteko; eta, hala badagokio, prozeduran erabili nahi diren frogak proposatzeko.

2.– Adierazitako epean zehapen-prozedurari hasiera ematen dion erabakiaren edukiari buruzko alegaziorik egiten ez bada, hasiera hori bera ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, eta, hala badagokio, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak egin direla ulertuko da.

3.– Isuna jakinarazpen honen ondorengo 15 eguneko epean ordaintzen bada, zenbatekoa 39/2015 Legearen 85. artikuluan aurreikusitako deskontuen arabera murriztuko da. Ordainketa-gutuna iragarki honen 1. puntuan adierazitako helbidean eskatu ahal izango da.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia / San Sebastian, 2022ko otsailaren 1a.

Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

JUAN MANUEL SANZO OLLAKARIZKETA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala