Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2022ko otsailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
748

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 7koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, akatsak zuzentzekoa 2022ko urtarrilaren 10eko Ebazpenean, zeinaren bidez Administrazio eta Zerbitzuetako langileen lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak argitaratu ziren.

Gobernu Kontseiluaren 2021eko abenduaren 16ko Erabakiaren bidez, administrazio eta zerbitzuetako langileen lanpostuen zerrendako aldaketak onartu ziren. Erabakiaren eranskinean akats material bat antzeman dugu, zehazki teknikari abokatua lanpostuko (F 1332) 12. dotazioaren titulazio eskakizunean, zeina Zuzenbideko Gradua edo Lizentziatura izan behar baita. 2022ko otsailaren 3an Gobernu Kontseiluak akats hori zuzendu du.

Beraz, gerentzia honek errektorearen 2021-01-28ko Ebazpenaren bidez emandako eskumenak erabiliz, honako hau,

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Zuzenketa jasotzea, hurren zehazten den bezala:

– Honako hau dioen lekuan:

(Ikus .PDF)

– Beste hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen honen kontra interesdunek aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez diezaiokete errektoreari hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean EAEko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, biak ere ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Leioa, 2022ko otsailaren 7a.

Gerentea,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala