Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2022ko otsailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
747

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 1ekoa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen baita Arabako Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Batzorde Etikoaren osaera.

Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren kideak aldatzeko eskabidea jaso denez eta 1994ko irailaren 28ko Aginduan xedatutakoaren arabera, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 8.2.d) artikuluak esleitutako egitekoak beteaz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Batzordekideak aldatzea eta pertsona hauek batzorde horretako kideak direla baiestea:

Presidentea:

Guillermo Alcalde Bezhold jauna, Nefrologian espezialista.

Idazkaria:

José Medrano Laporte jauna, Barne Medikuntzan eta Medikuntza Intentsiboan mediku espezialista.

Batzordekideak:

Iciar Alfonso Farnós andrea, Farmakologia Klinikoan mediku espezialista.

María Teresa Audicana Berasategui andrea, Alergologian mediku espezialista.

Ainhoa Alvarez Ruiz de Larrinaga andrea, Neurofisiologia Klinikoa mediku espezialista.

Marianela Hernández López andrea, Medikuntza Intentsiboan mediku espezialista.

Estíbaliz Cristóbal Domínguez andrea. Erizaintzan diplomaduna.

Javier Martínez Gorostiaga jauna. Ospitaleko Farmazian farmazialari espezialista.

Iñaki Zorrilla Martínez jauna, Psikiatrian mediku espezialista.

Carlos Martínez Martínez jauna, Ospitaleko Farmazian farmazialari espezialista.

Iratxe Salcedo Pacheco andrea. Pediatrian mediku espezialista.

Miguel Ángel Morán Rodríguez jauna, Barne Medikuntzako mediku espezialista.

Iñigo de Miguel Beriain jauna, Zuzenbidean doktorea, Datuak babestearen arloko aditua.

Jose Ignacio Jiménez Ortiz de Guinea jauna, Giza Zientzietan lizentziaduna,pazienteen interesen ordezkaria.

Bigarrena.– Egiaztatzea Osasuneko sailburuordearen 2020ko abenduaren 28ko Ebazpenean ezarritakoarekin bat emandako eta 2021eko urtarrilaren 19ko 12. zk. duen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako akreditazioa.

Hirugarrena.– Osaeran beste aldaketaren bat gertatuz gero Arabako Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Batzorde Etikoak berriro ere batzordea aldatzeko eskatu beharko du, hilabeteko aurrerapenarekin.

Laugarrena.– Halaber, Arabako Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Batzorde Etikoaren betekizun eta inguruabarretan aldaketaren bat izanez gero, Osasuneko sailburuordeari jakinarazi beharko zaio, hilabeteko epean, aldaketa gertatzen denetik hasita, hala xedatuta baitago 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, hala ezarrita baitago Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 1a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.


Azterketa dokumentala