Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2022ko otsailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
746

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 1ekoa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen eta eguneratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoari emandako akreditazioa berritzen duen Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren bitartez berritu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa.

Osasuneko sailburuordearen 2021eko azaroaren 15eko ebazpen bidez aldatu eta eguneratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren kideak aldatzeko eta osaera eguneratzeko eskabidea jaso denez, Euskadiko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa sortzeko eta haren funtzionamendua arautzeko abenduaren 14ko 244/2021 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen kreditazioak arautzen dituen Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduan xedatutakoaren arabera, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 8.2.d) artikuluak esleitutako egitekoak beteaz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren osaera aldatzea eta honako hauek izendatzea kide:

Presidentea:

Carlos Romeo Casabona jauna, Zuzenbidean lizentziaduna eta Medikuntzan lizentziaduna.

Presidenteordea:

Iciar Alfonso Farnos, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Farmakologia Klinikoan espezialista.

Idazkaria:

Arantzazu Hernández Gil andrea, Farmazian lizentziaduna.

Bokalak:

Carmelo Aguirre Gómez jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Farmakologia Klinikoan espezialista.

Pablo Aldazabal Amas jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.

María Teresa Audicana Berasategui andrea, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Alergologian espezialista.

Virginia Aretxabala Gomeza andrea, Farmazian lizentziaduna.

Ignacio Díez González jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Kardiologian espezialista.

Saioa Domingo Echaburu andrea, Farmazian lizentziaduna, Ospitaleko Farmazian espezialista.

José María González de Castro jauna, Zuzenbidean lizentziaduna.

Agustín Castiella Eguzkiza jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Aparatu Digestiboan espezialista.

Miguel Ángel Goenaga Sánchez jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Barne Medikuntzan espezialista.

María Isabel Tejada Mínguez andrea, doktorea zientzietan (Biologia atala).

Marianela Hernández López andrea, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Medikuntza Intentsiboan espezialista.

María José López Varona andrea, Farmazian lizentziaduna.

Amaia Martinez Galarza andrea, Erizaintzan diplomaduna.

Jose Ignacio Pijoan Zubizarreta, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Barne Medikuntzan espezialista.

Jesús Rosa Nieto jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Onkologia Erradioterapikoan espezialista.

Iratxe Urreta Barallobre andrea, Medikuntzan lizentziaduna, Familia eta Komunitateko Medikuntzan espezialista.

Monike de Miguel Cascón andrea, Farmazian lizentziaduna, Ospitaleko Farmazian espezialista.

Jesús Sánchez Echaniz jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Pediatrian espezialista.

Eva Ferreira González de Viñaspre andrea, Medikuntzan lizentziaduna, Neurologian espezialista.

Carlos De Miguel Sánchez jauna, Medikuntzan lizentziaduna, Hematologia eta Hemoterapian espezialista.

Ana Blanca Yoller andrea, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Psikiatrian espezialista.

Miguel Ángel Morán Rodríguez jauna, Medikuntzan lizentziaduna, Barne Medikuntzan espezialista.

Ignacio Garitano Gutiérrez jauna, Medikuntzan lizentziaduna, espezialista Ginekologia eta Obstetrizian, Familia eta Komunitateko Medikuntzan, eta Medikuntza Prebentibo eta Osasun Publikoan.

Jesús Ángel Molinuevo Tobalina jauna, pazienteen interesen ordezkaria.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoari emandako akreditazioa berritzen duen Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 9ko ebazpen bidez emandako akreditazioa berrestea, organo eskuduna denez.

Hirugarrena.– Osaeran beste aldaketaren bat gertatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoak berriro ere batzordea aldatzea eskatu beharko du, hilabeteko aurrerapenarekin.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren betekizun eta inguruabarretan aldaketaren bat izanez gero, Osasuneko sailburuordeari jakinarazi beharko zaio, hilabeteko epean, aldaketa gertatzen denetik hasita, hala xedatuta baitago 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, hala ezarrita baitago Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 1a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.


Azterketa dokumentala