Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2022ko otsailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
745

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 30ekoa, Osasuneko sailburuordearena, laguntzak ematen dituena 2021-2022 ikasturtean zehar EAEko ikasleen jarduera fisikoa sustatzeko ekintzak gara ditzaten.

Osasuneko sailburuaren 2021eko irailaren 2ko Aginduak arautu zuen elkarteei eta kooperatibei zuzendutako laguntzak eta egin zuen laguntza horien deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratutako partaidetza-proiektuak garatzeko 2021-2022 ikasturtean zehar. Agindu horretako 12. artikuluari jarraituz, laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango dira, eratutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.

Batzorde horrek, 2022ko urtarrilaren 21ean egindako proposamena oinarritzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zenbait elkarte eta kooperatiben proiektuei, I. eranskinean aipatzen diren dirulaguntzak ematea.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren zenbait elkarte eta kooperatiben proiektuei dirulaguntzarik ez ematea, arrazoia adierazita.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 30a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala