Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2022ko otsailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
740

AGINDUA, 2022ko otsailaren 2koa, Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari titular bat, eta beste bat izendatzen.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 9. artikuluak, azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkeraren arabera, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren osaera ezartzen du. Hain zuzen ere, 1.b paragrafoan eta 2. paragrafoan, funtzio publikoaren ardura duen sailburuari ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bost ordezkariak izendatzeko eskumena. Bost ordezkari horiek hautatu behar dira langile-kopururik handiena eta organo horretako idazkaria atxikita daukaten sailetako langile-kudeaketaz arduratzen diren goi-kargudunen artean.

Halaber, 2021eko abenduaren 27ko EHAAn eman zen argitara abenduaren 21eko 257/2021 Dekretua, Egoitz Laburu Rodríguez jauna Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren kargutik kentzen duena, eta 2022ko urtarrilaren 24ko EHAA eman zen argitara urtarrilaren 18ko 12/2022 Dekretua, Maite Barruetabeña Zenekorta andrea izendatzen duena erakunde horretako zuzendari.

Agindu honen bidez, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren osaera aldatzen da.

Azaldutako guztiagatik, izendatu zaizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Egoitz Laburu Rodríguez jauna kentzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan duen ordezkari-kargutik, eta, haren ordez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendari Maite Barruetabeña Zenekorta andrea izendatzea bokal titular.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Agindu hau kargutik kendu denari, izendatu denari eta Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluari jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 2a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala