Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2022ko otsailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
738

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 3koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aparteko neurriak argitaratzen baitira Lanbidek kudeatutako edo baimendutako 2022ko prestakuntza-programazioa gauzatzeko modua egokitzeko COVID-19ak eragindako egungo osasun-krisiaren ondoriozko egoeretara.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2022ko otsailaren 2ko bilkuran hartutako Erabakiaren bitartez, aparteko neurriak onartu ditu Lanbidek kudeatutako edo baimendutako 2022ko prestakuntza-programazioa gauzatzeko modua egokitzeko COVID-19ak eragindako egungo osasun-krisiaren ondoriozko egoeretara. Bada, Lanbideko zuzendari nagusiari dagokio aparteko neurri horiek argitaratzea, bat etorriz maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bitartez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluko o) apartatuarekin, ekainaren 29ko 156/2021 Dekretuak emandako idazkuntzan.

Horregatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aparteko neurriak argitaratzea Lanbidek kudeatutako edo baimendutako 2022ko prestakuntza-programazioa gauzatzeko modua egokitzeko COVID-19ak eragindako egungo osasun-krisiaren ondoriozko egoeretara. Neurriok erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak onartu ditu 2022ko otsailaren 2ko bilkuran hartutako Erabakiaren bitartez, eta ebazpen honen eranskinean daude jasota.

Bigarrena.– Jakinaraztea aparteko neurriak onartzen dituen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiak onartzen den egunetik aurrera izango dituela ondorioak.

Hirugarrena.– Jakinaraztea aparteko neurriak onartzen dituen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 3a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
APARTEKO NEURRIAK, LANBIDEK KUDEATUTAKO EDO BAIMENDUTAKO 2022KO PRESTAKUNTZA-PROGRAMAZIOA GAUZATZEKO MODUA EGOKITZEKO COVID-19AK ERAGINDAKO EGUNGO OSASUN-KRISIAREN ONDORIOZKO EGOERETARA

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2020ko apirilaren 30ean egin zuen bileran hartutako Erabakiaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, COVID-19ak enplegurako lanbide-heziketaren gaian izan duen eraginari aurre egiteko aparteko hainbat neurri onartu zituen. Neurri horiek 2020ko maiatzaren 8ko EHAAn argitaratu ziren, erakunde autonomo horretako zuzendari nagusiaren 2020ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez.

Neurri horien helburua krisiaren eragin negatiboak arintzea eta langileei prestakuntzarako zerbitzu publikoa era egokian emateko erraztasunak jartzea zen. Horretarako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan aritzen ziren enpresak eta prestakuntza-sarea suspertzeko gaitasuna sustatu behar izan zen.

Prestakuntza-ekimen desberdinak kudeatzeko orduan aplikatu ziren neurriak apartekoak izan ziren, eta, horiei esker, pandemiaren testuinguruan, prestakuntza-jarduerara itzuli ahal izan zen, apurka-apurka, 2020ko bigarren hiruhilekoan.

Ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2021eko martxoaren 23ko saioan hartutako Erabakiaren bidez, aparteko neurriak onartu zituen, Lanbidek kudeatutako edo baimendutako 2021eko prestakuntza-programazioa gauzatzeko modua egokitu ahal izateko. Neurri horiek 2021eko apirilaren 12ko EHAAn argitaratu ziren, erakunde autonomo horretako zuzendari nagusiaren 2021eko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez.

2020. urterako ezarritako neurri horiek guztiek eta 2021. urterako ezarritakoek COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorio negatiboak arintzeko ahalegina egin dute. Hala, unean-unean prestakuntza-jarduerari eustea eta hura garatzea ahalbidetu dute, lehenik eta behin langileei begira, eta, bigarrenik, prestakuntza-erakundeei eta enpresa kolaboratzaileei begira.

Gizarte osoak egindako ahalegin guztiak gorabehera, COVID-19aren ondorio negatiboek 2022an oraindik gurean diraute. Hala, lehendakariaren abenduaren 2ko 44/2021 Dekretuak (2021eko abenduaren 3ko EHAAn argitaratutakoak) berriz ere deklaratu zuen Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-larrialdiaren egoera, COVID-19aren pandemiaren zioz.

Prestakuntzaren kudeaketa etengabe egokitu behar denez osasun-larrialdiko egoerara, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ustez beharrezkoa da bere garaian hartu ziren aparteko neurri batzuei eustea, krisia enplegurako lanbide-heziketaren sisteman izaten ari den eraginari aurre egiteko.

Horiek horrela, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren proposamenez, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak, 2022ko otsailaren 2ko bileran, onartu ditu COVID-19ak, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, 2022an zehar enplegurako lanbide-heziketaren gaian izan duen eraginari aurre egiteko aparteko neurriak, ondoren zehazten den moduan.

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-esparrua.

1.– Erabaki honek 2022an hartu beharreko aparteko neurriak ezarri nahi ditu, COVID-19ak enplegurako lanbide-heziketaren gainean duen eraginari aurre egite aldera.

2.– Erabaki honen aplikazio-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoa da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundu edo/eta baimentzen dituen enplegurako lanbide-heziketarako gaietan.

3.– Erabaki honetan xedatutakoa aplikatuko da, bertan ezarritako baldintzetan, 2022an hasten diren prestakuntza-ekintzetan, erabaki hau argitaratzen den egunetik aurrera, bai eta 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi diren eta amaitu ez diren horietan ere, honako hauen bidez:

a) Dirulaguntzen deialdiak.

b) Hezkuntza Sailarekin sinatutako kudeaketa-gomendioen erabakiak.

c) Baliabide propioentzako mandatuak (HAZI).

d) Lanbideren finantziaziorik gabeko profesionaltasun-ziurtagiriak emateko baimenak (ekimen pribatu egiaztagarria).

4.– 2021ean hasitako prestakuntza-ekintzak ematen jarraituko da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak hasieran baimendu zituen baldintzetan.

5.– Profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeko prestakuntza-ekintzen ebaluazioak aurrez aurrekoa izan beharko du.

2. artikulua.– «Ikasgela birtuala» aurrez aurreko prestakuntza gisa erabiltzea.

1.– Aurrez aurreko modalitatean baimendutako prestakuntza-ekintza guztiak sistema bimodala erabiliz eman ahalko dira, hots, ikasgela fisikoa eta ikasgela birtuala uztartuz, COVID-19aren ondorioz isolatuta edo berrogeialdian dauden pertsona edo taldeek parte hartzeko aukera izan dezaten, bai beraiek gaixo daudenean, bai kontaktu estuen zioz konfinatuta daudenean. Hartara, ikasleetako batzuek ikasgela fisikoaren bidez parte hartuko dute prestakuntza-ekintzan eta, bestalde, isolatuta edo berrogeialdian dauden pertsonek ikasgela birtualaren bidez, nahiz eta Prestakuntza Espezialitateen Katalogoko prestakuntza-espezialitate guztia ezin izango den bitarteko horien bidez gauzatu.

Ondore horietarako, martxoaren 28ko TMS/369/2019 Aginduak (lan-arloan enplegurako lanbide-heziketaren sistemako prestakuntza-erakundeen estatu-erregistroa arautzen duenak, bai eta Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan jasotako prestakuntza-espezialitateak emateko prestakuntza-erakundeak egiaztatu eta inskribatzeko prozesu komunak arautzen dituenak ere) laugarren xedapen gehigarriko lehen atalean adierazten duenez, ikasgela birtuala da irakaslea-prestatzailea eta ikaslea ikaskuntza-prozesuan elkarreraginean aritzeko ingurua, aldi berean eta denbora errealean, izaera sinkronoa duen komunikazio-sistema telematiko baten bidez. Sistema horri esker, ezagutza trukatzeko prozesua garatu daiteke, ikasgelan parte hartzen duten pertsonen ikaskuntza ahalbidetzeko.

Ikasgela birtualaren bidez ematen den prestakuntza egituratu eta antolatu egin behar da, une oro bermatzeko konektibitate sinkronizatua dagoela prestatzaileen eta parte hartzen duten ikasleen artean, bai eta komunikazioak noranzko bikoak direla ere.

Ikasgela birtuala erabiliz sistema bimodalaren bitartez aurrez aurreko prestakuntza emateko, horren berri eman beharko da kasuan kasuko taldearen hasierako komunikazioan. Edonola ere, horrek ez du kostu osagarririk sortuko, dirulaguntza justifikatzeko ondoreetarako.

Horretarako, prestakuntza-erakundeek edo -enpresek beharrezkotzat jotzen badute prestakuntza-ekintza aurrez aurre ematea ikasgela birtualaren bidez sistema bimodalean, ikasle bat edo batzuk COVID-19aren ondorioz isolatuta edo berrogeialdian daudelako, plangintza bat aurkeztu beharko dute. Bertan, berariaz bermatuko da ezagutza transmitituko dela, aurreikusitako helburuak eta edukiak garatuko direla, eta aurrez aurreko ebaluazioa egingo dela, prestakuntza egiaztagarrian, 3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Honako hauek sartuko dira plangintza horretan:

a) Erantzukizunpeko adierazpena, I. eranskinean jaso den ereduaren arabera, gutxienez honako hauek adieraziz:

– Egoera horretan dagoen edo dauden pertsonak prest eta ados daude.

– Ikasgela birtualaren bidez parte hartuko duten pertsonen eskura jarri dira ekintza-molde hori gauzatzeko beharrezkoak diren baliabide tekniko eta didaktikoak.

– Ekintzaren hartzaileei arreta emateko, gutxienez, telefono-zenbaki bat eta posta elektronikoko helbide bat eman zaizkie, arazo edo zalantza funtzionalak izanez gero, laguntza eskatzeko.

– Parte hartu duten pertsonei prestakuntza teorikoari zegokion eta baliabide digitalen bitartez eman ezin izan den prestakuntza praktikoa emango zaie.

– Praktika ez-laboralak eta prestakuntza praktikoko moduluak aurreikusitako zentroetan emango zaizkie ikasleei, 4. artikuluan ezarritako baldintzetan.

– Tutore baten zerbitzuak emango zaizkie ikasteko zailtasunak dituzten partaideei, ikasgela birtualaren bidez ikaskuntza ematen den aldian zehar.

– Ikasteko zailtasunak izan dituzten pertsonei errefortzuko orduak eskainiko zaizkie, ikasgela birtuala erabiltzen den aldia amaitzean.

b) Ezagutzaren transmisioa, aurreikusitako helburu eta edukien garapena eta haien ebaluazioa bermatzen dituen txostena. Bertan zehaztu beharko dira:

– Eraginpeko prestakuntza-ekintzak eta prestakuntza-moduluak, bidezkoa bada.

– Aurrez aurreko modalitatean eta ikasgela birtualean ikasteko datak edo sistema bimodala baliatzeko aldia.

– Erabili beharreko baliabideak eta tresnak. Bermatu beharko da tresna horiek eraginkorrak, askotarikoak eta prestakuntza-ekintzaren hartzaileak izango diren ikasleen konpetentzia eta gaitasunen arabera egokituak direla.

– Lan-metodologia.

– Jarduera teoriko-praktikoen zerrenda.

– Ebaluatzeko sistema, erabaki honen 3. artikuluan zehaztutakoaren arabera, hala behar balitz.

c) Ukitutako pertsonen adostasuna eta bitarteko egokiak izatearen justifikazioa, erabaki honen II. eranskinaren arabera.

2.– Eskaintza-deialdien bidez kudeatutako Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan jasotzen diren espezialitateen modalitate mistoan edo teleprestakuntzaren bidez ematen diren prestakuntza-ekintzen kasuan, zati presentziala osorik eskaini ahal izango da, dirulaguntza lortzeko parte hartu zuten deialdietan hori egiteko zehazten diren baldintzak betetzen dituzten plataforma birtualak edo ikasgela birtualak erabiliz.

3.– Aurrez aurreko prestakuntza ikasgela birtualaren bidez ematen denean, konexioen erregistro bat egon beharko da, «ikasgela birtualaren» aplikazioaren bidez sortutakoa. Bertan, berariaz adierazi beharko dira, bitarteko horrekin garatutako prestakuntza-ekintza bakoitzerako, zein pertsonak parte hartu duten ikasgelan, zein egunetan eta zenbat denboraz.

«Ikasgela birtuala» erabiltzen duten prestakuntza-ekintza presentzialetan parte hartzen duten pertsonen bertaratzearen jarraipena eta kontrola eramateko jarduketak egiteko, prestakuntzaren aplikaziora igoko dira ohiko jarraipen-parteak. Prestakuntza ematen duen pertsonak, kasu horretan, parte-hartzailearen sinaduraren laukian adierazi behar du eguneroko saioan parte hartu duen (BAI ala EZ), eta partea sinatuko du; ondoren, LANF prestakuntzaren aplikaziora igoko du, parte-hartzaile bakoitzak egunean bete dituen ordu-kopurua zehaztuta.

Kasu guztietan erantsiko da, eta prestakuntzaren aplikaziora igoko da, parte-hartzaile guztiak pantailan konektatuta ageri direneko argazkia, edo beste agiri bat, prestakuntza-ekintzan parte hartzen duten pertsona guztien eguneroko bertaratzea ziurtatzen duena.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko teknikariei dagokie prestakuntza-ekintzen tutoretza egitea, eta ikasleak bertaratu izana egiaztatzeko egokiak ikusten dituzten ikuskapenak egin ahal izango dituzte, eta orobat bidezkoak izan daitezkeen zuzenketa-eskaerak.

Lanean ari diren eta langabezian dauden pertsonentzako deialdietan, modalitate mistoan edo teleprestakuntzaren bidez ematen diren prestakuntza-ekintzen zati presentzialaren kontrolerako eta jarraipenerako jarduketak egiteko, prestakuntza mistoaren edo teleprestakuntzaren inguruan deialdi horietako oinarri arautzaileetan ezartzen dena bete beharko da.

4.– «Ikasgela birtualaren» bidez ematen den prestakuntzak, ondorio guztietarako, prestakuntza presentzialaren aitorpena izango du.

3. artikulua.– Profesionaltasun-ziurtagiriak.

1.– Profesionaltasun-ziurtagiria lortzea helburu duten prestakuntza-ekintzak emateko, modalitate presentzialean edo teleprestakuntzaren zati presentzialean, 2. artikuluan aurreikusitako neurriak aplikatuko dira.

2.– Moduluetako ebaluazio-probek presentzialak izan beharko dute.

3.– Prestakuntza-erakundeak hasierako komunikazioan eta V. eranskinean egingo ditu beharrezkoak diren aldaketak, ebaluazioaren plangintza ezartzeko, partaide guztiek ebaluazioa egiteko aukera eduki dezaten.

4.– Profesionaltasun-ziurtagiria emango duen erakundeak planifikazioa, programazio didaktikoa eta prestakuntza-ekintzaren ikaskuntza-ebaluazioaren planifikazioa doituko ditu, saio eta proba presentzialak egiteko data eta ordutegi berrien arabera, eta betiere profesionaltasun-ziurtagiriak behar dituen ordu guztiak bete behar ditu.

4. artikulua.– Praktika ez-laboralak eta lan-zentroetako prestakuntza-modulua.

1.– Praktika ez-laboralak (profesionaltasun-ziurtagirien lantokietako prestakuntza praktikoko modulua barne) COVID-19aren ziozko isolamenduaren edo berrogeialdiaren ondorioz eteten badira, egoera amaitutakoan berriz ere hasiko dira, finantzaketa antolatzen duen tresna arauemailean (dirulaguntzen deialdian, kudeaketa-gomendioaren erabakian...) edo prestakuntza-ekintzen baimenean ezarritako epeak betez.

2.– Praktika horiek osasun-krisiaren ondorioak jasan dituzten enpresetan gauzatu ezin direnean, prestakuntza-erakundeak hainbat aukera izango ditu, aldez aurretik, LANF prestakuntza-aplikazioaren bidez, Lanbideko Enplegurako Prestakuntzako zuzendariari eskaria eginda; aukerak hauek dira:

a) Praktiketarako baimendutako orduak murriztea profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko prestakuntza-espezialitatean eskatzen den gutxieneko benetako orduen kopurura.

b) Ziurtagiri horri dagozkion praktikak prestakuntza-zentroan bertan egitea.

Horretarako, prestakuntza-erakundeak hauek aurkeztu beharko du:

– Praktikak hasi aurretik, txosten bat, LANF prestakuntza-aplikazioaren bidez, bertan zehaztuz egingo diren benetako praktika-orduen kopurua, haietan landuko diren prestakuntza-edukiak, benetako lan-inguru bati lotutako jardueren proposamen bat, jarduera horien jarraipena egiteko ikasleen eskura egongo den tutorearen datu pertsonalak, eta tutorearekin ariko diren ikasleek eskuratu beharreko ikaskuntza-lorpenen balorazio bat.

– Lan-zentroko prestakuntza-moduluaren amaieran, memoria bat, parte-hartzaile bakoitzak lortu dituen emaitzak azalduz, gai edo ez-gai moldea erabiliz. Ebaluazio horretan ez da beharrezkoa izango enpresako tutorearen lankidetza.

3.– Lantokietako praktiketako modulua telematikoki egin ahal izango da, baldin eta modulua egingo den enpresak bere lan-jarduera telelanean garatzen badu.

Modulua egin aurretik, Lanbideren baimena eskuratu beharko da, eta egoera hori frogatzen duen egiaztagiri bat aurkeztu.

5. artikulua.– Prestakuntzaren kudeaketa.

Likidazio ekonomikoari dagokionez, «ikasgela birtualaren» bidez emandako aurrez aurreko prestakuntza diruz laguntzeko prestakuntza presentzialari dagozkion dirulaguntza-modulu berak aplikatuko dira, jarduera horien finantzaketa babesten duen deialdian, kudeaketa-gomendioko akordioan edo enkarguan aurreikusten diren bezala.

6. artikulua.– Prestakuntza-ekintzetako partaideak.

1.– Arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak edo ekoizpenekoak tarteko edo ezinbesteko kausen ondorioz aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen, lan-kontratuko etenduren edo lanaldi-murrizketen eraginpean dauden langileek enplegurako lanbide-heziketako ekimen hauetan parte hartu ahal izango dute:

a) Enpresentzako ekintza estrategikoak.

b) Langile landunentzako prestakuntza-eskaintza. Ez dira langabetzat joko, horietan parte hartzeko ezarritako mugaren ondoreetarako.

c) Langabezian dauden langileentzako prestakuntza-eskaintza. Ez dira landuntzat joko, horietan parte hartzeko ezarritako mugaren ondoreetarako.

2.– Lehentasunez pertsona landunentzat antolatutako prestakuntza-ekintzetan, langabezian dauden langileen parte-hartzea onartuko da, taldearen % 40ra arte.

3.– Lehentasunez pertsona landunentzat antolatutako prestakuntza-ekintzetan administrazio publikoetako langileen % 10ek parte hartu ahalko du gehienez, bai zeharkako espezialitateetako prestakuntza-ekintzetan, bai sektoreko espezialitateetako prestakuntza-ekintzetan.

AZKEN XEDAPENA

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio erabaki hau zuzentasunez egikaritzeko beharrezkoak diren erabakiak hartzeko eskubidea.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala