Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2022ko otsailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
735

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 7koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Ainhoa Vega Bayo andreak gainditu egin duela 2021eko urriaren 25eko ebazpenak (2021eko azaroaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ekonomia Analisiaren Oinarriak» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Ainhoa Vega Bayo andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***8803**. Kodea: AGC8L1-D00335-6. Jakintza arloa: Ekonomia Analisiaren Oinarriak. Saila: Analisi Ekonomikoa. Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (euskera/ingelesa/gaztelania). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Mikroekonomia», «Metodo Kuantitatiboak eta Denborazko Serieen Analisia / Quatitative Methods and Time Series Analysis» eta «Makroekonomia».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2022ko otsailaren 7a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala