Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2022ko otsailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
712

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 10ekoa, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduan (Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 17ko Aginduaren bidez aldatua) aurreikusitako laguntzen 2021eko deialdiko erakunde onuradunen zerrenda. Lankidetza Ikerketa arlo estrategikoetan, Elkartek Programa.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko Elkartek laguntza-programa arautzen duen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduaren (2018ko abenduaren 17ko Aginduaren bidez aldatua) 22. artikuluko 5. puntuan ezartzen du eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaiola laguntzak emateko ebazpena, eta, horrez gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela erakunde adjudikaziodunen zerrenda.

Industriako sailburuordearen 2021eko abenduaren 20ko Ebazpena (dirulaguntza ematekoa) jakinarazi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitaratzea 2016ko abenduaren 9ko Aginduan araututako laguntzen 2021eko deialdiko erakunde onuradunen zerrenda. Agindu hori Elkartek programa arautzen duen 2018ko abenduaren 17ko Aginduaren bidez aldatu zen, Industriako sailburuordeak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko urriaren 15eko Aginduak ematen dizkion ahalmenak erabiliz, emandako ebazpenaren bidez, eranskinean ageri diren moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 10a.

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala