Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2022ko otsailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
711

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 10ekoa, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduan (Agindu hori 2018ko abenduaren 17ko Aginduaren bidez aldatu zen) aurreikusitako laguntzen 2020ko ekitaldiko erakunde adjudikaziodunen zerrenda. Agindu horren bidez, enpresen I+G jarduerari laguntzeko Hazitek programa arautzen da.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, enpresen I+G jarduerari laguntzeko Hazitek programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduaren (Agindu hori 2018ko abenduaren 17ko Aginduaren bidez aldatu zen) 24. artikuluaren 5. puntuan hau ezarrita dago: laguntzak emateko ebazpena eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio, eta, horrez gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian erakunde adjudikaziodunen zerrenda argitaratuko da.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundu du programa hau finantzatzen; horrenbestez, Europako Erkidegoko araudian informazioari eta publizitateari buruz xedatzen diren eskakizunak bete beharko dira.

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen 2021eko abenduaren 23ko Ebazpena jakinarazi ondoren (dirulaguntza ematekoa), honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduan araututako 2021eko laguntzen erakunde adjudikaziodunen zerrenda, eranskinean ageri diren bezala. Agindu horren bidez arautzen da enpresen I+G jarduerari laguntzeko Hazitek programa, eta Agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 17ko Aginduak aldatu du. Zerrenda hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak bere eskumenak erabilita eman duen ebazpena dela-eta argitaratzen da.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak ehuneko berrogeita hamarreko laguntza eman du programa hori finantzatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 10a.

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala