Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2022ko otsailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
710

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 10ekoa, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko maiatzaren 5eko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2021eko ekitaldiko erakunde onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, arautzen baita azpiegitura zientifiko-teknologikoak eskuratzeko laguntzen oinarri arautzaileak Azpitek 2021 programa.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, Azpitek 2021 programa azpiegitura zientifiko-teknologikoak eskuratzeko laguntzen oinarri arautzaileak arautzen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko maiatzaren 5eko Aginduaren 15. artikuluaren 5. puntuan hau ezarrita dago: laguntzak emateko ebazpena eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio. Hori guztia, eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erakunde onuradunen zerrenda, diruz lagundutako proiektuena eta emandako dirulaguntzak, herritar guztiak jakitun egon daitezen.

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen 2021eko abenduaren 22ko Ebazpena jakinarazi ondoren (dirulaguntza ematekoa), honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko maiatzaren 5eko Aginduan araututako 2021eko laguntzen erakunde onuradunen zerrenda, eranskinean ageri diren bezala. Agindu horren bidez, arautzen baita azpiegitura zientifiko-teknologikoak eskuratzeko laguntzen oinarri arautzaileak Azpitek 2021 programa. Zerrenda hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak bere eskumenak erabilita eman duen ebazpena dela-eta argitaratzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 10a.

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala