Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2022ko otsailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
707

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita honako dirulaguntza-deialdi honetan aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera: Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzailetza eta landa-garapena sustatzeko eta genero-arrakala murrizteko helburuarekin langabeen konpetentzia digitalak hobetzeko prestakuntza-programazioa egiteko dirulaguntzen deialdia, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Dirulaguntza-deialdiko 7. artikuluan, prozedura eta ebazpena arautzen dira. eta haren 3. apartatuan ezartzen denez, ebaluazio-batzorde tekniko bat osatuko da, eskabideak aztertzeko eta baloratzeko. Deialdi horren bidez, langabeen konpetentzia digitalak hobetzeko prestakuntza-programazioa egiteko dirulaguntzak ematen dira, Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzailetza eta landa-garapena sustatzeko eta genero-arrakala murrizteko helburuarekin (2021-12-31ko EHAA).

Batzordea hauek osatuko dute:

– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria.

– Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuaren arduraduna.

– Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko bi teknikari

Deialdiko 7. artikuluarekin bat etorriz, ebaluazio-batzordeak eskabideak aztertu, eta dirulaguntzak onartzeko edo ukatzeko proposamenak egingo ditu.

Halaber, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 49.2 artikuluak dioenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman behar da laguntzak emateko proposamena egiteko ardura duten organoen osaera.

Hori guztia ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea ebazpen honetan aipatzen den deialdiko 7. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera.

Batzordeburua:

– Juan Carlos Ibarrola Saenz de Ugarte, Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria.

Idazkaria:

– Laura Lapeyra Lasa, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

Bokal titularrak:

– M.ª Carmen Vea-Murguía Basterra, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuaren arduraduna.

– Eduardo Campo Guillerna, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

Ordezko bokalak:

– Iñigo Sáez Ortiz de Zárate, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

– Ignacio Luis González de Garay Ugalde, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

– Amaia Alonso Bikuña, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

Ebaluazio-batzordea balio osoz eratuta geratuko da, baldin eta honako hauek bertaratzen badira: batzordeburua eta idazkaria, edo haien ordezkoak, eta bokalen erdiak.

Batzordeburua ez badago, bokaletako batek beteko du haren tokia, gorago ageri den zerrendaren hurrenkerari jarraituz.

Idazkaria ez badago, ordea, bokaletako batek beteko ditu haren eginkizunak, gorago ageri den zerrendaren alderantzizko hurrenkerari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 2a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria,

JUAN CARLOS IBARROLA SÁENZ DE UGARTE.


Azterketa dokumentala