Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2022ko otsailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
706

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 18koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; horren bidez argitara ematen da gazte langabeak EAEko enpresetan kontratatzeko laguntzen 2021eko ekitaldiko deialdiaren babesean (Lehen Aukera programa) emandako dirulaguntzen onuradun izan diren enpresa eta erakunde laguntzaileen zerrenda.

Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, eta 1/1997 Legegintza Dekretuak 49.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (1/1997 Legegintza Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena), dirulaguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea gazte langabeak EAEko enpresetan kontratatzeko laguntzen 2021eko ekitaldiko deialdiaren babesean (Lehen Aukera programa) emandako dirulaguntzen onuradun izan diren enpresa eta erakunde laguntzaileen zerrenda; erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak 2021eko apirilaren 21eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdia (2021eko maiatzaren 10eko EHAA, 90. zenbakia). Zerrenda horretan enpresa eta erakunde bakoitzari onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa jasoko da, ebazpen honen eranskinen arabera.

Bigarrena.– Berariaz jasotzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak elkarrekin batera finantzatzen dutela, 2014-2020 aldirako Gazte Enplegurako Programa Eragilearen esparruan eta/edo EAEko 2021-2027 aldirako EGF Plus Programa Eragilearen esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 18a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala