Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINDUA, 2022ko otsailaren 1ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Segurtasun Sailean hutsik zegoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Segurtasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2021eko abenduaren 14ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2022ko urtarrilaren 5eko EHAA), honako hau
Lehenengoa.– M.ª Carmen Suarez Garcia andrea Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (kodea: 520010; dotazio-zenbakia: 46; lanpostu-mailako osagarria: 18; berariazko osagarria: VI-A).
Bigarrena.– Izendapen honek ekonomia- eta administrazio-ondorioak 2022ko otsailaren 7an izango ditu.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 1a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.