Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2022ko otsailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
703

ERABAKIA, 2021eko abenduaren 16koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena: aldatzea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektorearen 2018ko ekainaren 26ko ebazpenak onartutako Berezko Ikasketen Arautegi Bateratuko 33. eta 67. artikuluak.

Estatuen 226.1 artikuluak honakoa adierazten du: «Gobernu Kontseiluak, gerentearen proposamenez, UPV/EHUren ondarearen eta haren ekonomia eta finantza baliabideen kudeaketa arautuko du».

232.1.– artikuluak jasotakoaren arabera: «UPV/EHUk urteko aurrekontu bat izango du, bakarra, publikoa eta orekatua. Urte naturaleko sarrera eta gastuak bilduko ditu.» Eta 232.3 artikuluak honakoa eransten du: «Ekitaldi bakoitzeko aurrekontuarekin batera aurrekontua gauzatzeko oinarri eta arau batzuk ere egongo dira, gastua modu deszentralizatuan kudeatzea bermatuko dutenak eta ekitaldi horretako ekonomia eta finantza jardunerako izango direnak».

Aurrekoa betetzeko, unibertsitatearen urteko aurrekontua betearazteko arauen 35. artikuluan, diru sarreren araubidearen erregulazioaren barruan, UPV/EHUren Estatutuen 225. artikuluko d paragrafoan jaso bezala, unibertsitatearen gastu orokorretarako atxikipena arautzen da, UPV/EHUk autonomiaz ezarritako berezko ikasketei, espezializazio ikastaroei eta gainerako jarduerei dagozkien zerbitzu akademiko eta administratiboak ematearen ondoriozkoa.

Erregulazio bera dago Berezko Ikasketen buruzko Arautegiko 33. eta 67. artikuluetan (2018-07-18ko EHAA).

Diru sarreren kudeaketari buruzko erregulazio hori arautegi akademiko batean sartzeak beharrezkoa ez den bikoiztasuna dakar, eta jasota dago Gobernu Kontseiluak onartutako araudi ekonomikoan, ondarearen eta baliabide ekonomiko eta finantzarioen kudeaketa arautzeko organo eskuduna den aldetik.

Graduko Batzordearen eta Graduondoko Batzordearen eskumena da Gobernu Kontseiluari proposatzea Berezko Ikasketen Arautegiko aldaketak (Estatutuen 88.b) eta 90.b) artikuluak).

Graduko eta graduondoko batzordeek proposatutako aldaketa onartu dute 2021eko abenduaren 9ko eta abenduaren 1eko bileretan, hurrenez hurren.

Hori guztia kontuan hartuta, eta Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordeak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak honako hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Onartzea Berezko Ikasketen Arautegi Bateratuko 33. artikulua aldatzea, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordeak 2018ko ekainaren 26ko Ebazpen bidez onartutakoa. Hona aldaketa:

Honako hau dioen lekuan: «Berezko Tituluetan % 12ko atxikipena egingo zaie matrikulen diru sarrerei. Kopuru horren % 10a unibertsitatearen gastu orokorretarako izango da eta gainerako % 2a Berezko Ikasketen Atalari esleituko zaio. Berezko tituluak matrikulako tasetatik ez datorren finantziazioa izanez gero, atxikipen hori ez da inoiz kredituko eta ikasleko 4,8 eurotik beherakoa izango. Atxikipena zerbitzu zentralek egingo dute zuzenean, diru hori matrikulako dirutik hartuta. Unibertsitate arteko titulazioetan atxikipenaren ehunekoa lankidetza hitzarmenean zehaztuko da».

Beste hau esan behar du: «Berezko Tituluetan, UPV/EHUn ekonomia arloan eskumena duen organoak ezartzen duen atxikipena aplikatuko da».

Bigarrena.– Onartzea Berezko Ikasketen Arautegi Bateratuko 67. artikulua aldatzea, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordeak 2018ko ekainaren 26ko Erabaki bidez onartutakoa. Hona aldaketa:

Honako hau dioen lekuan: «Ikasketa Osagarrietan % 12ko atxikipena egingo zaie matrikulen diru sarrerei. Kopuru horren % 10a unibertsitatearen gastu orokorretarako izango da eta gainerako % 2a Berezko Ikasketen Atalari esleituko zaio. Esperientzia Gelen kasuan atxikipena % 10ekoa izango da».

Beste hau esan behar du: «Ikasketa Osagarrietan, UPV/EHUn ekonomia arloan eskumena duen organoak ezartzen duen atxikipena aplikatuko da».

Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Leioa, 2021eko abenduaren 16a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.


Azterketa dokumentala