Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2022ko otsailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
673

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, prozedura hasteko erabakiaren jakinarazpenari buruzkoa.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legea hausteagatik izapidetutako SNINTRA-O-B-2021-0026 zehapen-espedienteari buruzkoa da aipatu iragarkia.

Ahaleginak eginik ere adierazitako erabakia zuzenean jakinarazi ezin izan denez gero, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Jakinarazten da hamabost (15) eguneko epea izango duela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, bidezkotzat hartzen dituen alegazio, dokumentu eta informazio guztiak aurkezteko eta, hala badagokio, froga proposatzeko, baliatu nahi dituen baliabideak zehaztuta.

Halaber, ohartarazten da adierazitako epean prozeduraren hasieraren edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez bada prozedurari hasiera emateko erabakia ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango dela, adierazitako 39/2015 Legearen 64. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Azkenik, adierazten da, argitaratzen den egintzaren testu osoa eta espediente osoa interesdunaren eskura daudela Uraren Euskal Agentziaren egoitzan (Boulevard eraikina. Gamarrako Atea kalea 1.A - 11. solairua. 01013, Vitoria-Gasteiz), aztertu eta ezagutu ditzan.

Hori guztia argitara ematen da interesduna jakinaren gainean egon dadin, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 1a.

Zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala