Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2022ko otsailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
667

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 1ekoa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez agindua ematen baita lanpostu-zerrendaren aldaketa argitaratzeko.

Abenduaren 18ko 233/2007 Dekretuak Uraren Euskal Agentziaren jardueren hasiera arautzen du, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko baliabide pertsonalak eta materialak agentziara atxikitzeko baldintzak ere. Dekretuko 4. artikuluan ezartzen da, halaber, lanpostuen zerrenda onartzeko prozedura.

Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzeko martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuak 14.6 artikuluan xedatzen duenez, Agentziaren Administrazio Kontseiluari dagokio lanpostu-zerrenda onartzea, zuzendari nagusiak proposamena egin ondoren. Lanpostu-zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Aipatutako dekretuan ezarritakoaren arabera egin dira lanpostu-zerrenda honen izapideak, eta ezartzekoak diren gainerako arauak ere bete dira; Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan onartuta dauden irizpide orokorrak errespetatu dira.

Horri jarraikiz, Administrazio Kontseiluak 2022ko urtarrilaren 31ko bilkuran aldez aurretik eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Uraren Euskal Agentziako lanpostu-zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzea. Aipatutako zerrendak ebazpen honen eranskinetan ageri dira.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Ondorio administratiboak.

Oro har, eta Administrazio Kontseiluaren 2022ko urtarrilaren 31ko Erabakian aurreikusitakoarekin bat etorriz, ebazpen honek atzeraeraginezko ondorioak izango ditu:

– Ebazpen honen 2. eranskinean agertzen diren lanpostuei dagokienez, 2009ko otsailaren 23a.

– Ebazpen honen 3. eranskinean agertzen diren lanpostuei dagokienez, 2018ko azaroaren 29a.

– Ebazpen honen 4. eranskinean agertzen diren lanpostuei dagokienez. 2020ko urtarrilaren 23a.

– Ez du atzeraeraginik izango ebazpen honen 1., 5. eta 6. eranskinetan agertzen diren lanpostuei dagokienez.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

2022ko urtarrilaren 31ko Administrazio Kontseiluaren erabaki honek administrazio-bidea agortzen du, eta, haren aurka egiteko, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, edo interesdunaren bizilekuaren arabera dagokion hartan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 1a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala