Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2022ko otsailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
665

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial digitalak egiteko dirulaguntza-deialdia ebazten duena (EIMA 2.0 modalitatea).

Euskarazko ikasmaterial digitaletarako dirulaguntzetara dei egin zuen Hezkuntza Sailak 2021eko uztailaren 20ko Aginduaz (2021eko abuztuaren 13ko EHAA). Hori dela eta, balorazio-batzordearen proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2021eko uztailaren 20ko Aginduan adierazitako prozedurari jarraituz, EIMA 2.0 modalitatean guztira banatzeko dauden 400.000 euroko diru-partidatik ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren dirulaguntzak esleitzea.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei dirulaguntzarik ez ematea. Dirulaguntzarik ez ematearen arrazoiak honako hauek dira: II. eranskinean jasotzen dira EIMA 2.0 modalitatearen 1.4 puntuan adierazitakoa bete ez duten proiektuak, hau da, Proiektuaren Egitura, Edukiaren Egokitasuna, Demoa edota Aurrekontua ataletan gutxieneko maila lortu ez dutenak.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek, Hezkuntzako sailburuaren aurrean, ebazpena Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 30a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala