Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2022ko otsailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
664

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizioari zuzenduriko dirulaguntzak esleitzen dituena (EIMA 1 modalitatea).

Euskarazko ikasmaterial inprimatuak sortzeko dirulaguntzetara dei egin zuen Hezkuntza Sailak 2021eko uztailaren 20ko Aginduaz (2021eko abuztuaren 13ko EHAA). Hori dela eta, balorazio- batzordearen proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2021eko uztailaren 20ko Aginduan adierazitako prozedurari jarraituz, EIMA 1 modalitatean guztira banatzeko dauden 500.000 euroko diru-partidatik, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren dirulaguntzak esleitzea.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei dirulaguntzarik ez ematea, laguntza-deialdiaren baldintzaren bat betetzen ez dutelako.

AZKEN XEDAPENA

Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntzako sailburuaren aurrean, ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 30a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala