Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2022ko otsailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
662

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko urtarrilaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) CPEIPS «Aldapeta Maria» HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2022ko urtarrilaren 14ko Aginduaren testuan (2022ko urtarrilaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 19. zk.). Agindu horren bidez, Donostiako (Gipuzkoa) CPEIPS «Aldapeta Maria» HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Gaztelaniazko argitalpenean, 2022/476 (1/2) orrialdean,

honela dio:

«– 2 unidades para niñas y niños de 1 a 2 años, con capacidad, cada una de ellas, para 8 puestos escolares».

baina honela esan behar du:

«– 2 unidades para niñas y niños de 0 a 1 año, con capacidad, cada una de ellas, para 8 puestos escolares».


Azterketa dokumentala