Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2022ko otsailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
659

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 21ekoa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Bilakatu COVID-19 programan aurreikusitako laguntzen 2021eko ekitaldiko entitate onuradunen zerrenda; programa horren bidez, COVID-19aren eraginpean dauden eta negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroetan gaitasun berriak garatu eta dibertsifikazio- edo birlokalizazio-jarduerak egiten dituzten enpresei dirulaguntzak ematen zaizkie.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestekoa da publikotasun-printzipioa betetzea. Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 2ko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez –agindu horretan arautu baitzen Bilakatu COVID-19 programa, COVID-19aren eraginpean dauden eta negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroetan gaitasun berriak garatu eta dibertsifikazio- edo birlokalizazio-jarduerak egiten dituzten enpresei dirulaguntzak emateko–, eta enpresa interesdunei banan-banan jakinarazi ondoren laguntzak emateko ebazpena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da onuradunen zerrenda.

Horiek horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 2ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2021eko onuradunen zerrenda (ikusi eranskina); agindu horren bidez, Bilakatu COVID-19 programa arautu zen, COVID-19aren eraginpean dauden eta negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroetan gaitasun berriak garatu eta dibertsifikazio- edo birlokalizazio-jarduerak egiten dituzten enpresei dirulaguntzak emateko.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 21a.

Industriako sailburuordea,

MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala