Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2022ko otsailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
658

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 21ekoa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Bideratu Berria programan aurreikusitako laguntzen 2021eko ekitaldiko onuradunen zerrenda; programa horren bidez, krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ematen dira.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestekoa da publikotasun-printzipioa betetzea. Hori dela eta, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 17ko Aginduan –agindu horretan arautu baitzen Bideratu Berria programa– eta Industriako sailburuordearen 2020ko otsailaren 12ko Ebazpenean –krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzei buruzkoa– xedatutakoaren arabera emandako laguntzei dagokienez, eta enpresa interesdunei banan-banan jakinarazi ondoren laguntzak emateko ebazpena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da esleipendunen zerrenda.

Horiek horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 17ko Aginduan –agindu horretan arautu baitzen Bideratu Berria programa– eta Industriako sailburuordearen 2020ko otsailaren 12ko Ebazpenean –krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzei buruzkoa– xedatutakoaren arabera emandako laguntzen 2021eko onuradunen zerrenda (ikus eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 21a.

Industriako sailburuordea,

MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.

ERANSKINA
2021EKO BIDERATU BERRIA PROGRAMA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala