Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2022ko otsailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
657

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 21ekoa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Indartu Programan aurreikusitako laguntzen 2021eko ekitaldiko entitate onuradunen zerrenda; laguntza hori ematen zaie Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoaren % 15etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresei.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestekoa da publikotasun-printzipioa betetzea. Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 9ko Aginduan xedatutakoaren babespean emandako laguntzei dagokienez –agindu horren bidez Indartu Programa arautu zen, laguntzak emateko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoaren % 15etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresei–, eta enpresa interesdunei banan-banan jakinarazi ondoren laguntzak emateko ebazpena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da esleipendunen zerrenda.

Horiek horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 9ko Aginduaren esparruan emandako laguntzen 2021eko onuradunen zerrenda (ikusi eranskina); agindu horren bidez Indartu Programa arautu zen, laguntzak emateko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoaren % 15etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresei.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 21a.

Industriako sailburuordea,

MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala