Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2022ko otsailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA
651

EDIKTUA, konstituzio-kontrakotasuneko 6174-2021 errekurtsoaren ondoriozkoa. Errekurtso hori jarri da COVID-19aren Pandemia Kudeatzeko Neurriei buruzko ekainaren 24ko EAEko 2/2021 Legearen artikulu jakin batzuen aurka.

Konstituzio Auzitegiak, 2022ko urtarrilaren 27ko osoko bilkuran, probidentzia bidez erabaki du izapidetzeko onartzea konstituzio-kontrakotasuneko 6174-2021 errekurtsoa. Izan ere, Kongresuan dauden Vox parlamentuko taldeko berrogeita hamar diputatuk baino gehiagok sustatu dute errekurtso hori COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko EAEko 2/2021 Legearen artikulu hauen aurka: 1.a); 2; 4; 8.1; 11.1; 14.3; 15.2; 19.3; 23.1, 24.3 eta 4; 26.1 eta 3; 30.1.a), b) eta c); 32.1.a) eta b); 33.2; 34.1.a) eta b); eta 36.2.a), b) eta c).

Madril, 2022ko urtarrilaren 27a.

Konstituzio Auzitegiaren osoko bilkurako justiziako idazkaria,

ALFONSO PÉREZ CAMINO.


Azterketa dokumentala