Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2022ko otsailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
649

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak zenbait zehapen-espedientetan emandako ebazpenak. Espediente horiek itsas arrantzari buruzko arau-hausteak direla-eta hasi dira.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Hilabeteko epea izango dute interesdunek Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. artikuluan ezarritakoa betez.

Titularraren izena, zehapen-espedientearen zenbakia eta «arrantza-zehapena» kontzeptua adierazi behar dira diru-sarrera egiten denean, banketxe eta kontu korronte honetan:

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria.

Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusia.

K/K zk.: 01825685070000226271.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea bukatu eta hamabost eguneko epean zehapena ordaintzen ez bada, premiamendu-bidera joko da, Dirubilketaren Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz (abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretua).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 27a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala