Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2022ko otsailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
645

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 2koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez musika-irakaskuntzak ematen dituzten ikastegi pribatuei 2021eko dirulaguntzak ematen baitzaizkie, Musika-ikastegi pribatuetarako eta musikako zentro baimendu profesionaletarako dirulaguntzen deialdia egiten duen Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 27ko Aginduari jarraituz.

2021eko irailaren 6an argitara eman zen Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 27ko Agindua, zeinaren bidez deialdia egiten baita musika-ikastegi pribatuei eta musikako zentro baimendu profesionalei dirulaguntzak emateko, 2021eko ekitaldirako, hain zuzen ere 2020-2021 ikasturtean izandako kostuak partez finantzatzen laguntzeko.

Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak ebaluatu ditu aurkeztutako eskaerak, aginduaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz eta, betiere, jarduketa guztietan errespetatuz oinarri arautzaileetan eta indarreko araudian dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko ezarritako prozedura. Ebaluazio horren emaitza ikusita, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariak –horretarako izendatu baitzen aipatutako artikuluarekin bat etorriz– ebazpen-proposamena egin eta helarazi zion Hezkuntzako sailburuordeari, hautaketa-prozesuan onartutako eskaerei dirulaguntzak eman eta ukatzeko.

Hezkuntzako sailburuordeak proposamena jaso ondoren, eta aginduaren 12. artikuluan xedatutakoari jarraituz, sailburuordeak berak ebatziko ditu eskaerak eta erakunde interesdunei jakinaraziko dizkie. Horretarako, sei hilabeteko epea izango du gehienez, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Adierazitako horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde onuradunei ematea musika-irakaskuntzak ematen dituzten ikastegi pribatuei zuzendutako dirulaguntzak, I. eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera, 2020-2021 ikasturteko kostuak partez finantzatzeko, betiere Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 27ko Aginduaren 12. artikuluarekin bat etorriz, eta Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariaren proposamenez.

2. artikulua.– II. eranskinean ageri den erakunde eskatzaileari ukatzea dirulaguntza, 2021eko uztailaren 27ko Aginduaren 5. artikuluan ezarritako parte-hartze betekizunekin bat etorriz, eta Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariaren proposamenez.

3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Gainerako betekizunei dagokienez, kontuan hartuko da Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 27ko Aginduan xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena ikastetxeei jakinarazten zaien egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 2a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala