Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2022ko otsailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
644

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 1ekoa, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen 2021eko martxoaren 16ko Ebazpenak iragarritako laguntzen onuradunen zerrenda (Bikaintek 2021 programa).

Dirulaguntzen jardueran nagusi izan behar duen publizitate-printzipioa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen 2021eko martxoaren 16ko Ebazpenak iragarritako laguntzen onuradunen zerrenda (Bikaintek 2021 Programa). Bere eskumenak erabiliz, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak 2021eko urriaren 20ko Ebazpenaren bidez eman ditu laguntzak. Ebazpen honekin batera doazen eranskinetan ageri dira zerrendak: I. eranskinean, doktore titulua dutenak kontratatzeko entitate onuradunak, eta, II. eranskinean, «doktorego industrialak» lineako entitate onuradunak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 1a.

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala