Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2022ko otsailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
640

66/2022 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez honako ebazpen honen hutsak zuzenduko diren: 41/2022 Ebazpena, urtarrilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Diruzaintza eta Finantza-egoeren Jarraipeneko Zerbitzuburu Korporatibo lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia egiten den, Zuzendaritza Nagusian.

41/2022 Ebazpenaren bidez, urtarrilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Diruzaintza eta Finantza-Egoeren jarraipeneko zerbitzuburu korporatibo lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartu egin zen, Zuzendaritza Nagusian.

Parte hartzeko baldintzei buruzko lehenengo puntuan akats bat antzeman denez, zuzendu egiten da ondoren:

honela dion lekuan:

«a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratudun langile finkoa izatea eta plaza jabetzan edukitzea A1/A2 talde profesionalean.»

hau esan behar du:

«a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan edota Euskadiko Administrazio Orokorrean: estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratudun langile finkoa izatea eta plaza jabetzan edukitzea A1/A2 talde profesionalean.»

Era berean, eskabideak aurkezteko 15 egun balioduneko epea irekiko da berriro, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.


Azterketa dokumentala