Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2022ko otsailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
635

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 31koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita María Inmaculada Ruiz Montesinos andreak gainditu egin duela 2021eko maiatzaren 5eko ebazpenak (2021eko maiatzaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Kirurgia» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko (lotutako lanpostua).

Errektore honek ebatzi du María Inmaculada Ruiz Montesinos andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila (lotutako lanpostua). NAN zkia.: ***9005**. Kodea: AGV6L1 – D00144-2. Jakintza arloa: Kirurgia. Espezialitatea: Kirurgia Orokorra. Saila: Kirurgia, Erradiologia eta Medikuntza Fisikoa. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Donostiako Unibertsitate Ospitalea). Hizkuntz eskakizuna: Ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Kirurgia I» eta «Gidaritzapeko Praktika. Txandakatuak».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2022ko urtarrilaren 31.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala