Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2022ko otsailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
627

IRAGARKIA, 2022ko urtarrilaren 26koa, Bizkaiko Laneko Ikuskatzailetzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita lan-arloko arau-hausteengatiko (arau-hausteen aktan jasotakoak) zehapen-prozeduraren hasiera eta/edo Gizarte Segurantzaren kuotak likidatzeko proposamena.

Aipatu egintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legeak 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie egintzaren eduki osoaren berri izateko Bizkaiko Laneko Ikuskatzailetzan agertu ahal izango direla (Kalea Nagusia 50, 3. solairua, Bilbao), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2022ko urtarrilaren 26a.

Bizkaiko Laneko Ikuskatzailetzako burua,

JOSÉ ANTONIO CARNERO FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala