Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2022ko otsailaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
585

HUTS-ZUZENKETA, 1480/2021 Ebazpenarena, azaroaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Emagina kategorian, Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1472/2021 Ebazpenaren hutsen zuzenketaren ondorioz, halaber, Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1480/2021 Ebazpenaren akatsak zuzentzen dira. Ebazpen horren bidez, Emagina kategorian estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak EHAAn argitaratzeko agintzen da. Ebazpen hori abenduaren 14an argitaratu zen:

2021/6192 orrialdean (17/5),

honakoa esaten den lekuan:

«b) Txanda askeko deialdia: 44 destino.

Sarbide orokorra: 41.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 3.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 3.»

honakoa esan behar du:

«b) Txanda askeko deialdia: 43 destino.

Sarbide orokorra: 40.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 3.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 3.»


Azterketa dokumentala