Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2022ko otsailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
543

IRAGARKIA, 2022ko urtarrilaren 12koa, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: Lantaróngo udalerrian (Araba), Larrazubin, «Puentelarra Central» TZ berria.

Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan (2020ko apirilaren 24ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000ko abenduaren 27ko BOE) ezarritakoaren ondorioetarako, testu beraren azken xedapenetatik lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen dira eskatzaileak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza eta jarduketa hau:

– Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU; egoitza: Gamonal IP, Alcalde F. Dancausa, z.g. 09007 Burgos.

– Eskaera: administrazio-baimena, exekuzio-proiektua onartzea eta onura publikoaren deklarazioa.

– Xedea: zonaldean energia elektrikoaren horniketaren kalitatea hobetzea.

– Erreferentzia: 01ATY 202100015.

Lantarongo udalerrian (Araba), Larrazubin, «Puentelarra Central» TZ berria.

– Linearen ibilbidea: Lantarongo udalerria.

– Proiektu honen eraginpeko ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

– Aurrekontua: 118.814,69 euro.

Eta guztiek jakin dezaten ematen da argitara hau, eta batez ere proiektuek eraginpean hartzen dituen lurren jabeak eta gainontzeko titularrak jakitun egon daitezen (jabe eta titular horien zerrenda iragarki honen amaieran jasotzen da), hain justu ere proiektua aztertzeko Industria Administrazioko Arabako Ordezkaritzan (Samaniego kaleko 2, Vitoria-Gasteiz), dagokion udaletxean edo www.euskadi.eus web-orrian (Energia eta Meategiak/Energia ataleko Proiektuei buruzko Informazioa azpiatalean):

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/,

Egokitzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izango dira (bi ale), aipatutako tokietan. Horretarako, hogei eguneko epea egongo da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 12a.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala