Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2022ko urtarrilaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
492

25/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Marta Aróstegui Egozkue andreari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Pasai Antxoko Osasun Zentroko Lehen Mailako Arretako Buru lanpostuaren eginkizunen esleipena baliogabetzeko dena.

Urtarrilaren 26ko 87/2018 Ebazpearen bidez Marta Aróstegui Egozkue andrea izendatu zen Pasai Antxoko Osasun Zentroko Lehen Mailako Arretako Buru Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, zuzendaritza gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Marta Aróstegui Egozkue andreari Pasai Antxoko Osasun Zentroko Lehen Mailako Arretako Buru lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko urtarrilaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko urtarrilaren 14a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala