Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2022ko urtarrilaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
433

39/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ramón María Saracho Rotaeche jauna izendatzen den Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Nefrologiako Atal Sanitarioko Buru (Arreta anbulatorioko Arloa), aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen otsailaren 22ko 383/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Nefrologiako Atal Sanitarioko Buru (Arreta anbulatorioko Arloa) lanpostua betetzeko, lehiaketa-sistemaren bidez (2021eko maiatzaren 4ko EHAA 85. zk. eta 2021eko maiatzaren 11ko EAO 112. zk.).

Epaimahaiak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Ramón María Saracho Rotaeche jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Nefrologiako Atal Sanitarioko Buru (Arreta anbulatorioko Arloa).

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ramón María Saracho Rotaeche jauna Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Nefrologiako Atal Sanitarioko Buru (Arreta anbulatorioko Arloa) izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2022ko urtarrilaren 15a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 17a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala