Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2022ko urtarrilaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
396

IRAGARKIA, zeinen bidez dei egiten den, agerraldi bidez, uraren kanona kudeatzeko, biltzeko eta ikuskatzeko prozeduren berri emateko.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza saiatu zen eranskinean zehaztutako interesdunei bertan adierazitako egintzak jakinarazten, baina Administrazioari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik ez zen helburua lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen, urriaren 1eko, 39/2015 Legeak 42., 44. eta 46. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Beraz, zitazioa egiten zaie interesdunei edo haien legezko ordezkariei jakinarazpena egiteko Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzan ager daitezen (Gamarrako atea 1.A, 11. Solairua, 01013 Vitoria-Gasteiz), hamar egun balioduneko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, egintza honen eduki osoaren berri izateko eta ezagutza hori jasota uzteko.

Aipatutako epean agerraldirik egon ezean, jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 12a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala