Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2022ko urtarrilaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
383

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 12koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2021eko abenduaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko landa- eta hiri-hiriguneetako emakumeei laguntzeko programa garatzeko laguntzen deialdia, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak atzeman dira honako ebazpen honetan: Ebazpena, 2021eko abenduaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko landa- eta hiri-hiriguneetako emakumeei laguntzeko programa garatzeko laguntzen deialdia, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan. Ebazpena 2021eko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 262. zenbakian. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2021/6483 (28/7) orrialdean, 3. artikuluaren 1.c atalean, honako hau dio:

«c) Lanerako prestakuntza eta lanbide-kualifikazioa berriz lortzeko jarduerak, batez ere, artikulu honen 7. apartatuan aipatutako arlo eta lanbide-jarduerei lotutako edukiei buruzkoak, lan batean aritzeko egokiak eta nahikoak diren ezagutza teknikoak eta trebetasunak lortzea ahalbidetzen dutenak, ahal bada, aipatu lan arloetan, edo bestela, ezagutza, prozedurak, teknologiak edo joerak eguneratzea edo berriz lortzea, bereziki, adierazitako arloetan. Parte-hartzaile guztiek ondoko prestakuntza-espezialitateetako bat gutxienez ikasi beharko dute:

– FCO108: ekintzailetzarako oinarrizko konpetentzia digitalen hastapenak.

– FCO106: oinarrizko konpetentzia digitalen hastapenak.

– FCO107: enplegurako oinarrizko konpetentzia digitalak.»

Baina hau esan behar du:

«c) Lanerako prestakuntza eta lanbide-kualifikazioa berriz lortzeko jarduerak, batez ere, artikulu honen 7. apartatuan aipatutako arlo eta lanbide-jarduerei lotutako edukiei buruzkoak, lan batean aritzeko egokiak eta nahikoak diren ezagutza teknikoak eta trebetasunak lortzea ahalbidetzen dutenak, ahal bada, aipatu lan arloetan, edo bestela, ezagutza, prozedurak, teknologiak edo joerak eguneratzea edo berriz lortzea, bereziki, adierazitako arloetan. Parte-hartzaile guztiek ondoko prestakuntza-espezialitateetako bat gutxienez ikasi beharko dute:

– FCOI08: ekintzailetzarako oinarrizko konpetentzia digitalen hastapenak.

– FCOI06: oinarrizko konpetentzia digitalen hastapenak.

– FCOI07: enplegurako oinarrizko konpetentzia digitalak.»

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 12a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.


Azterketa dokumentala