Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2022ko urtarrilaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

RESIDENCIAL JATAZPI, S. COOP. LIKIDAZIOALDIAN
377

IRAGARKIA, likidazioan dagoen «Residencial Jatazpi, S. Coop.» sozietate kooperatiboaren desegiteari eta likidazioari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legeak 99. artikuluan ezarritakoaren arabera:

«Residencial Jatazpi, S. Coop.» sozietate kooperatiboaren batzar orokorra 2021eko urriaren 18an bildu zen kooperatibaren egoitzan, eta erabaki zuen, batetik, sozietatea desegitea eta likidatzea eta, bestetik, Mar Merino Terrón andrea haren likidatzaile bakar izendatzea.

Bazkide guztiei jakinarazten zaie kooperatibaren egoitzan dutela, sozietatea desegiteko eta likidatzeko hartu diren erabakien dokumentazioa.

Mungia, 2021eko abenduaren 9a.

«Residencial Jatazpi, S. Coop.» sozietatearen likidatzaileak,

MAR MERINO TERRÓN.

ENEKO ORTIZ GARCÍA.

ALOIXE DOMÍNGUEZ URIAGUERECA.


Azterketa dokumentala