Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2022ko urtarrilaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
371

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 13koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, 2020ko abenduaren 22ko Aginduaren babesean eskatutako laguntzak onartu eta ukatzekoa. Agindu horren bidez, 2015-2020ko aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu zen Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak arautzen dira.

Gorago aipatutako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko abenduaren 22ko Aginduaren babesean aurkeztutako laguntza-eskaerak ikusita –ebazpen honen I., II. eta III. eranskinetan zerrendatuta daude– eta eskaerekin batera aurkeztutako dokumentazioa aztertuta –espediente-zenbakiak aipatutako eranskinetan agertzen dira–.

Kontuan izanda Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) eta 1305/2013 (EB) Erregelamenduek ezartzen dituztela, besteak beste, honako laguntza hauek: Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (LGENF) eta landa-garapenaren aldeko laguntza komunitarioak; laguntza hauek eskualdeentzako Landa Garapenerako programen bidez gauzatzen dira eta aukera ere badago finantzaketa nazional gehigarriaz osatzeko.

Kontuan izanda lehen aipatutako Europar Batasuneko erregelamenduen arabera Europar Batasuneko LGENF funtsari dagokiola Europar Batasuneko finantzaketa.

Kontuan izanda abenduaren 9ko 275/2020 Dekretuarekin bat Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari dagokiola Europar Batasuneko LGENF funtsaren kontura finantzaturiko laguntzak ordaintzea, erakunde horrek bakarrik baitauka horretarako eskumena.

Kontuan izanda 2020ko abenduaren 22ko Aginduaren 6. oinarrian xedatutakoaren arabera aurkeztutako eskaerak aztertzeaz eta ebaluatzeaz arduratzen den Tokiko Ekintzako Taldeak egindako ebazpen-proposamena.

Kontuan izanda lehen azaldutakoa, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko abenduaren 22ko Aginduan araututako laguntzak ematea ebazpen honen I. eranskinean aipatutako pertsona eskatzaileei. Eranskin horretan, honako hauek zehazten dira: pertsona edo erakunde onuraduna, diruz lagunduko den proiektua, diruz laguntzeko moduko gastuaren zenbatekoa, puntuazioa eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura onartutako laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira, 5.485.916,22 eurokoa da.

Bigarrena.– Aitortzea ebazpen honen II. eranskinean aipatutako pertsona eskatzaileei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko abenduaren 22ko Aginduan araututako laguntzak jasotzeko eskubidea. Eranskin horretan, honako hauek zehazten dira: pertsona edo erakunde onuraduna, diruz lagunduko den proiektua, diruz laguntzeko moduko gastuaren zenbatekoa, puntuazioa eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura (LGENF) onartutako laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira, 3.707.836,45 eurokoa da.

Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak ordainduko ditu, abenduaren 9ko 275/2020 Dekretuari jarraituz.

Hirugarrena.– Ukatzea ebazpen honen III. eranskinean aipatutako pertsona eskatzaileei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko abenduaren 22ko Aginduan araututako laguntzak; ukatzeko arrazoiak eranskin horretan zehaztuko dira.

Laugarrena.– Jarduerak edo inbertsioak gauzatzeko epea, beranduenez ere, 2022ko abenduaren 31n bukatuko da, eta horiek ezin izan dira hasi 2021eko ekitaldia baino lehen. Salbuespen gisa, gauzatze-epe hori luzatzen duten luzapenak eman ahal izango dira, betiere luzapena behar bezala justifikatzen bada eta jarduerak eta/edo inbertsioak amaitu baino hilabete lehenago eskatzen bada.

Laguntzaren justifikazioa eta ordainketa laguntza-lerro bakoitzaren arabera egingo da, 2020ko abenduaren 22ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz.

Pertsona onuraduna eratze-fasean dagoen pertsona juridikoa baldin bada, hura entitate pertsonifikatu bihurtzea ezinbesteko baldintza izango da laguntza kobratzeko.

Era berean, baimenak edo lizentziak behar diren kasuetan, horiek lortzea ezinbesteko baldintza izango da laguntza kobratzeko.

808/2014 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren III. eranskinean (informazioari eta publizitateari buruzkoa) I. zatian adierazitakoaren arabera, pertsona onuradunek LGENFtik jasotako laguntzari buruzko informazio publikoa eman behar dute, Eranskin horretan adierazitako moduan.

Onartutako proiektua ezarritako epeetan egiten ez bada, edo epe horretan gauzatu izanaren egiaztagiriak aurkezten ez badira, onuradunek dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko dute eta, hala badagokio, agindu arautzailearen 13.5 oinarrian aurreikusitako itzulketa-prozedura jarriko da abian.

Lagundutako proiektua betetzen ez bada, edo laguntza ematea ekarri duten betekizunak eta baldintzak betetzen ez badira eta, bereziki, laguntza jaso duten inbertsioei inbertsioa egin eta gutxienez ondorengo 5 urteetan eusten ez bazaie ondasun higiezinak eraiki, eskuratu edo zaharberritzen diren kasuetan edo gainerako ondasunen kasuan, edo ondorengo 3 urteetan kontratazio-lerroaren babesean sortutako besteren konturako lanpostuen kasuan, edo ondorengo 2 urteetan ekintzailetzari laguntzeko lerroak babestutako proiektuen kasuan, laguntzak eten egingo dira, eta, hala badagokio, eskuratutako kopuruak itzuli beharko dira, osorik edo zati bat.

Bosgarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 13a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala