Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2022ko urtarrilaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
370

HUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: Agindua, 2021eko abenduaren 29koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita azpiegitura zientifiko-teknologikoak eskuratzeko laguntzen Azpitek 2022 programa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira Agindu honetan: Agindua, 2021eko abenduaren 29koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita azpiegitura zientifiko-teknologikoak eskuratzeko laguntzen Azpitek 2022 programa. Agindu hori 2022ko urtarrilaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (9. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

I. eranskinaren barruan, 10. artikuluan, 2022/215 (21/8) orrialdean,

hau dio:

«2.– Eskabidea eskuratzeko eta betetzeko, egoitza elektroniko honetara jo beharko da:

https://www.euskadi.eus/servicios/111070?/ (gaztelaniaz).

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/111070?/ (euskaraz).»

Baina hau esan behar du:

«2.– Eskabidea eskuratzeko eta betetzeko, egoitza elektroniko honetara jo beharko da:

https://www.euskadi.eus/servicios/1110702/ (gaztelaniaz).

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1110702/ (euskaraz).»


Azterketa dokumentala