Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2022ko urtarrilaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
367

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 5ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Lehen Aukera programa finantzatzera bideratutako 2021eko aurrekontu-kreditua agortu dela.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko apirilaren 22ko Ebazpenaren bidez, gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen 2021eko deialdia argitaratu zen. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2021eko apirilaren 21eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2021-05-10eko EHAA).

Deialdiaren 2.2.a) artikuluak jasotzen du kontratu mugagabeak eta praktikaldiko kontratuak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa, eta, 2.4 artikuluak ezartzen duenaren arabera, laguntzen bolumen osoak ez du gaindituko aurrekontuan jasotako zenbatekoa edo zenbateko hori handitzetik ateratzen dena, aurrekontu-aldaketarik onartzen bada indarreko legeekin bat; horrelakorik gertatzen bada, argitara eman behar da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Deialdi horren 18.2 artikuluan xedatzen denez, eskabideak aurkezten diren hurrenkeraren arabera aztertuko dira, eta deialdian aurreikusitako betekizunak eta baldintzak betetzen dituztenei emango zaizkie laguntzak, hurrenkera horretan. Aipatutako artikuluak, halaber, hau ezartzen du: aurrekontu-zuzkidura agortzen bada, horren berri jakinaraziko da EHAAn argitaratuz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta ebazteke geratu diren eskaerei dirulaguntzak ukatuko zaizkie.

Aurrekontu-zuzkidura agortu ostean, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea gazte langabeak enpresetan kontratatzeko laguntzak (Lehen Aukera programa) finantzatzeko 2021erako esleitutako aurrekontu-kreditua agortu egin dela 2021eko urriaren 7an, 10:56an aurkeztutako espedientearekin.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 5a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.


Azterketa dokumentala