Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2022ko urtarrilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

TXIMISTA, S. COOP. EN LIQUIDACIÓN
356

IRAGARKIA, likidazioan dagoen «Tximista, S. Coop.» sozietatearen desegiteari eta likidazioari buruzkoa.

2021eko abenduaren 21ean, 17:00etan, likidazioan dagoen «Tximista, S. Coop.» sozietateak ezohiko batzar orokorra egin zuen, helbide sozialean, Bermeoko Askatasun bidea kaleko 19. zenbakian, 1. solairuan. Sozietateak dituen 50 bazkideetatik 10 egon ziren batzarrean eta, bertan, aho batez hartu ziren honako erabaki hauek:

ERABAKIAK

«Tximista, S. Coop.» sozietatea desegitea eta likidatzea proposatzea.

Kooperatibaren administratzaileak kargutik kentzea eta haren likidatzaile bakar gisa izendatzea Joseba Iñaki Garate Tellechea, Andoni Aitor Beitia Esteban eta Patxi Baños Izagirre jaunak, kooperatibaren estatutuetako 44. artikuluan ezarritakoa betez eta Euskadiko kooperatibei buruzko abenduaren 30eko 11/2019 Legearen 94. artikuluarekin bat etorriz.

Onartzea likidazioan dagoen «Tximista, S. Coop.» sozietatearen ondare egoeraren azken balantzea, aldeko 10 botorekin, kontrako 0 botorekin eta 0 abstentziorekin.

Aho batez onartzea sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua, Euskadiko kooperatibei buruzko abenduaren 30eko 11/2019 Legeak 98. artikuluan xedatutakoa betez egin dena. Horren arabera:

«Tximista, S. Coop.» kooperatibaren ondasuna (13.455,43 euro) ordaintzea, Euskadiko kooperatibei buruzko abenduaren 30eko 11/2019 Legeak 98. artikuluan ezarritakoa betez.

Ezohiko batzar orokor horretan hartu diren erabaki guztiak publiko egiteko behar diren izapide guztiak egitea, horrela egin behar delako gero Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko.

Jasota geratzen da aipaturiko erabakien dokumentazioa interesdunaren esku dagoela kooperatibaren sozietatearen egoitzan.

Bermeo, 2021eko abenduaren 27a.

Kargua uzten duen idazkaria,

GAIZKA BEITIA ESTEBAN.

Likidatzaile bakarrak,

JOSEBA IÑAKI GARATE TELLECHEA.

PATXI BAÑOS IZAGIRRE.

ANDONI AITOR BEITIA ESTEBAN.


Azterketa dokumentala