Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, «Chroma Comunicación, S. Coop. Pequeña» sozietatearen desegiteari eta likidazioari buruzkoa.
Indarreko araudian ezartzen dena betez, guztiek jakin dezaten, honako hau jakinarazten da: 2021eko azaroaren 2an egin zen batzar orokor berezian aho batez erabaki zen «Chroma Comunicación, S. Coop. Pequeña» sozietatea desegitea eta likidatzea, eta likidatzaileak aurkezturiko likidazio-balantzea eta sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua onartu ziren. Sozietate kooperatiboaren desegiteari eta likidazioari buruzko dokumentazioa sozietatearen egoitzan gordeta dago, interesdunen eskura.
Bilbao, 2021eko abenduaren 2a.
Likidatzaile bakarra,
ORENDA BEGOÑA ZAMORANO SEVILLA.