Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2022ko urtarrilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
350

IRAGARKIA, 2022ko urtarrilaren 13koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea urratzeagatik hasitako zehapen-prozedura bati buruzko ebazpena.

Eranskinean jasotako ebazpena zuzenean jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa bete dadin.

Hori guztia argitara ematen da, interesdun guztiek horren berri izan dezaten, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Gainera, ohartarazpen hau egiten da:

Interesdunak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz) ager daitezke, bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko; horrez gain, hamabost egun balioduneko epea izango dute, gora jotzeko errekurtsoa denean hilabeteko epea, agertzen direnetik, edo, agertzen ez badira BOEn iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, agiriak edo informazioak aurkezteko, frogaldi bat zabaltzeko eskatzeko eta egoki iruditzen zaizkien froga-bitartekoak proposatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 13a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala