Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2022ko urtarrilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEHENDAKARITZA
342

IRAGARKIA, 1073/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean interesa duten hirugarrenak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak, Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkarteak, eta SEA Arabako Enpresak Elkarteak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dute, 1073/2021 prozedura arruntaren izapideen bidez bideratzen ari dena, Lehendakariaren abenduaren 28ko 51/2021 Dekretuak eranskinean 1., 2., 4., eta 6. zenbakietan jasotako neurrien aurka. Dekretu horren bidez, izan ere, prebentzio-neurri espezifikoak zehazten dira egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondoriozko eta eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko osasun-larrialdiko egoeraren deklarazioaren esparruan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49. artikuluan xedatutakoa betez, interesa izan dezaketen hirugarrenak epaten dira eta aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako prozeduran interesdun izan daitezkeen pertsonak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 14a.

Araubide Juridikoaren zuzendaria,

NIEVES MARTÍNEZ DE ANTOÑANA BLANCO.


Azterketa dokumentala