Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2022ko urtarrilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
338

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 7koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita agortu egin dela ekintzaileentzako laguntzak finantzatzeko 2021eko aurrekontu-kreditua.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko maiatzaren 26ko Ebazpenaren bidez, ekintzaileentzako laguntzen 2021eko deialdia argitaratu zen. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2021eko maiatzaren 25eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2021-06-16ko EHAA).

Deialdi horren 25.2 artikuluan xedatzen denez, eskabideak aurkezten diren hurrenkeraren arabera aztertuko dira, eta deialdian aurreikusitako betekizunak eta baldintzak betetzen dituztenei emango zaizkie laguntzak, hurrenkera horretan. Aipatutako artikuluak, halaber, hau ezartzen du: aurrekontu-zuzkidura agortzen bada, horren berri jakinaraziko da EHAAn argitaratuz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta ebazteke geratu diren eskaerei dirulaguntzak ukatuko zaizkie.

Deialdiaren 2.2.c) artikuluan adierazten da, halaber, zein den deialdi honetarako kredituaren guztizko zenbatekoa.

Agortu egin dira enpresa-jarduera bat hasi ondoren proiektua ezartzeko laguntza behar duten pertsonentzako laguntzetarako baliabide ekonomikoak (deialdiaren IV. kapitulua), eta, horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea enpresa-jarduera bat hasi ondoren proiektua ezartzeko laguntza behar duten pertsonentzako laguntzak finantzatzeko 2021erako esleitutako aurrekontu-kreditua agortu egin dela 2021eko urriaren 28an, 12:56an aurkeztutako espedientearekin.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 7a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.


Azterketa dokumentala