Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2022ko urtarrilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
337

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 12koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen baitira 2021-2022 aldian kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko beka dela-eta (kanpo-harremanen modalitatea) aurkeztu diren ukoak eta esleipendunari ematen baitzaio beka.

Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2021eko uztailaren 28ko Ebazpenaren bidez, zortzi bekatarako deia egin zen; lau Europako gaien arlokoak ziren, bi atzerrian den euskal komunitatearen modalitatekoak, eta bi kanpo-harremanen arlokoak, kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko asmoz.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2021eko abenduaren 16ko Ebazpenaren bidez, 2021-2022an kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak esleitu ziren.

Ebazpen horren arabera, June Tejedor Castillori esleitu zitzaion kanpo-harremanen modalitateko beka, eta haren ordezko izendatu ziren Jon Mikel Benito del Valle Solaun eta Unai Gotxi Kastrexana, hurrenkera horretan.

2021eko abenduaren 16an, June Tejedor Castillok bekari uko egiteko idazkia aurkeztu zuen.

Lehenengo ordezkoari, Jon Mikel Benito del Valle Solauni, horren berri eman zitzaion, eta hark ere uko egin zion bekari, 2021eko abenduaren 20an.

Bigarren ordezkoarengana, Unai Gotxi Kastrexanarengana, jo zen jarraian, eta hark beka onartzen zuela jakinarazi zuen.

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea June Tejedor Castillok eta Jon Mikel Benito del Valle Solaunek 2021-2022 aldian kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko beka dela-eta (kanpo-harremanen modalitatea) aurkeztu dituzten ukoak.

Bigarrena.– Unai Gotxi Kastrexanari esleitzea prestakuntza-beka.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dezakete interesdunek Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusian, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 12a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.


Azterketa dokumentala