Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2022ko urtarrilaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BASAURIKO UDALA
312

IRAGARKIA, Basauriko Udal Kultur Etxearen 2021eko Enplegu Eskaintza Publikoari buruzkoa.

Basauriko Udal Kultur Etxearen 2021eko enplegu-eskaintza publikoa argitaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (2021eko abenduaren 28ko BAO, 248. zenbakia). Enplegu-eskaintza publiko hori presidentearen 2021eko abenduaren 10eko Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Aipatutako enplegu-eskaintza publikoak sistema irekia aurreikusten du honako plaza hauek betetzeko: Liburutegiko Laguntzaile (1) plaza 1 (C1), Harrera eta Mantenimendu Laguntzailea plaza 1 (C2), Irakasle artista (pintura) plaza 1 (C1), Kultur Etxeko Arduradun Eragile plaza 1 (C1), Liburutegiko Laguntzaile plaza 1 (C1), Administrari-laguntzailearen 2 plaza (C2), Harrera eta Mantenimendu Laguntzailearen 3 plaza (C2).

Barne-sustapen sistemaren bidez: irakurketa sarearen koordinatzaile plaza 1 (A2).

Hori guztia argitaratzen da Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 24. artikulua betetzeko.

Basauri, 2021eko abenduaren 29a.

Basauriko Udal Kultur Etxeko presidentea,

MARIA LARRINAGA ARTETXE.


Azterketa dokumentala